
«Mentxakaren aitorpena», militante baten testigantza
2006/09/14Jose Ramon Goikoetxea «Ardotxi»ren liburu postumoaren aurkezpena zela-eta, lagun eta senidez bete zen atzo Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoa. Agurtzane Juanena alarguna, Rafa Egiguren edizioaren paratzailea eta Petxo Idoiaga liburuaren hitzaurregilea aritu ziren hizketan, eta memoria historikoa izan zen hirurek, modu batean edo bestean, aipatu zuten kontzeptua. Izan ere, «Mentxakaren aitorpena»k, norbanako baten bizikizunetatik abiatuta, garai jakin bateko argazki ederra eskaintzen du.
(…)
Liburua bi planotan egituratuta dago. Lehenengoan daude Poliziaren esku hamabost egun ematen dituen protagonistaren testigantzak. Ziega barruan, etengabe ari da esan behar dituen gezurrak eta gorde behar dituen egiak aztertzen. Bigarren planoan, berriz, atxilotu baino lehen egindakoak daude, eta hor itzal handiko pertsonak agertzen dira, hala nola, Txikia, Txomin Iturbe edota Argala. «Honela, jasan zuen torturaren berri ez ezik, garai hartako giroaren argazki paregabea ere ematen du Ardotxik, ondo jantzitako militante baten ikuspuntutik, gainera», nabarmendu zuen Egigurenek. (jarraitzen du)
Martin Anso
Utzi erantzun bat