Ardotxi goi aldean ageri da, eskuinean. Gara egunkarian aterea
Jose Ramon Goikoetxea Ardotxi omendu zuten atzo Andoainen ehunka lagunek. Ardotxi bihotzeko baten ondorioz hil zen, astelehenean, ustekabean eta bat-batean. Haren gomuta hunkigarria egin zuten lagun eta kideek, eta goraipatu lagunarterako zuen joera, lanerako zuen borondatea, ezkerraren ideiak defenditzeko zuen koherentzia. Egin-eko ekonomia saileko kazetari izandakoa eta LAB sindikatuaren Iraultzen aldizkariko zuzendaria zen. Argazkian, Joxean Barandiaran, Rafa Diez, Ardotxiren neska-laguna eta alabak eta Teresa Toda.
Berria, 2005-04-02