h1

5. Mentxakaren aitorpena: pasarte aukeratuak

“Ardotxi”k liburu bat utzi zuen erdizka egina: “Mentxakaren aitorpena”. Lehen bertsio bat gaztelaniaz idatzi zuen; gero euskaraz berridazten hasi zen, eta horretan ari zela eman zion zoritxarreko bihotzekoak. Orain, haren lagun-talde baten bultzadari esker, Rafa Egigurenek hartu du guztia txukuntzeko eta atontzeko lana, eta aurki ikusiko du liburuak argia.

Errealitate nobelatu gisa definitu daiteke “Mentxakaren aitorpena”: 1971ean Bilbon atxilotzen dutenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten duen bitartean garatzen da: batetik, galdeketaren inguruko kontuak agertzen dira (informazioa lortzeko kolpe eta torturak, zer esan eta zer ezkutatu atxilotuak egiten dituen kalkuluak, bere benetako nortasuna ezkutatzeko asmatzen duen estrategia abila), eta bestetik, flash back ugarien bitartez, bere bizitzari ematen dion gainbegirada.

 

Mentxakazala (2)

Polizi nobela baten erritmoa eta jakin-mina lortzen ditu eleberriak askotan, eta hori da bere dohainetako bat; ez bakarra, zeren, aldi berean, garaiaren lekukotasun aparta ematen baitigu: orduko borroka politiko, sozial eta ideologikoak ezagutuko ditugu lekuko zuzen baten eskutik, baita 60ko eta 70eko giroaren berri jaso ere: gaurkoaren aldean oso diferentea, baina gaurkoaren ernamuina, zentzu askotan.

Xabier Mendiguren Elizegi

Hitzaurrea

Mentxakaren aitorpena 1

Oso gazte izan genuen ETAren berri

La Navaleko lapurreta

Txikiarekin Basauriko ihesa

VI Asanbladan

Piriniotan galduta

Aitorpenaren sinadura

Utzi iruzkina