h1

Gaindegia, gizartean abiatzear dagoen proiektua / Ardotxi

2005/01/13

Jendaurrean Gaindegiaren aurkezpenarekin (urtarrilaren 21erako aurreikusia) amaitutzat joko da Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarteko Garapenerako Behatokia hornitzeko proiektuaz egiten ari garen gogoeta. Behatoki honen bidez, eta Gaindegiko talde sustatzaileak landutako oinarri-agirian azaldu bezala, euskal ekonomia eta gizartea errealitatearen “jarduera analitiko guztia bildu, prozesatu, landu eta zabaldu‿ nahi da, eta estrategia izaerako gogoeta eta ekarpenak bultzatzearren erreferente bilakatu. Ekonomia eta gizarte esparruko pertsona batzuen kezkak eragin zuen Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarteko Garapenerako Behatokia sortzeko ideia. Hauek, erakunde sakabanaketaren ondorioz, jabetu ziren Euskal Herriko ekonomia eta gizarte errealitatearen gogoeta analitikoan dagoen hutsuneaz.

Gisa honetako gizarte eta lanerako erakundeen organismoez egindako balantzeak lehen adierazitako sakabanaketa islatzeaz gain (Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eta Nafarroaren arteko aldeak funtsezkoak diren arren), Espainiako Estatuak ezarritako kortse ekonomia eta gizarteko egiturarekiko loturak dakartzan muga nabarmenak islatzen ditu ere. Errealitate honi gehitu, Ipar Euskal Herrian ez dela gisa horretako organismorik, eta horrek herrialde honen ekonomia eta gizarte egoeraren hutsune analitikoa dakarrela.

Egoera honetan, organismo hauen irizpen eta aholku ez-lotesleek, nazio-errealitatea zatika aztertzeaz gain, gizarteari ezer gutxi eragin diote, eta esan daiteke, Hego Euskal Herriko administrazioek ia ez dituztela aintzat hartu. Ildo honetan, estamentu eta estatu-botereak presionatzeko ahalmena urri samarra izan dute, eta ondorioz, bete beharko luketen lobby zeregina urritu da.

Diagnostiko hori kontuan hartuz, ekonomia, gizarte eta sindikatuetako esparruetan darabiltzan energia eta subjektuak Behatoki batean bat egin ditzaten zen helburu, horrela gure herriko ekonomia eta gizarte aldagai guztiak ezagutu ahal izateko eta, era berean, nazio ikuspegitik, analisia eta ikerketaren erreferente bihurtu.

Ikuspegi orokor honekin, 2002. urteko hasieran, enpresako, gizarteko, sindikatuetako eta unibertsitateko adituekiko harremanei eta komunikazioei ekin zitzaien ideia eztabaidatu eta proiektuaren garapena ekarriko zuen lehen oinarriak ezar zitezen. Helburuak, egitura juridikoa, bazkidearen irudia, finantziazioa, azpiegitura,… besteak beste, eztabaidagaiak izan ziren, poliki-poliki, Behatoki baten ideia eratuz joan zelarik. Ideia hau lehen agirian gauzatu zen, eta honen ondorioz, 2003ko martxoaren 22an aurreneko batzarra egin zen Donostiako Merkataritza-Ganberan.

Proposamen hau gauzatu ostean, horrek aurreneko etapa betetzen duelarik, oinarrizko agiria zehazten arduratu zen sortu zen talde-sustatzailea. Era berean, sektore bakoitzean (enpresariak, sindikatuak, unibertsitateak, hedabideak eta erakundeak) Batzordeak sortuz ekimena hedatzeari ekin zitzaion. Batzorde hauetan ehundik gora adituk parte hartu zuten, eta hauek guztiak proiektuari laguntzeko gertu azaldu ziren.

2003ko udara eta udazkenean Gaindegia marrazten eta zehazten ari zen bitartean, esku-hartzeko planaren zirriborroa landu zen, oinarri hautatik Gaindegia, Euskal Herriko Ekonomia, Gizarte eta Garapen Gaietarako Behatokiaren alde‿ agiria egituratzen delarik.

Agiri honetan ezartzen dira Gaindegiaren oinarrizko xedeak; elkartearen ezaugarriak; balizko parte hartze ildoak eta 2004-2005eko jarduera-plana; eredu juridikoa, finantza eta funtzionamendu ereduak; oinarrizko egitura eta 2004-2005eko aurrekontuak. Era berean, Ikastegiaren lan esparrua finkatu zen. Ikastegi honek bere bideari txosten bat eginez ekingo dio (“Euskal Herria, euskaldunen Herria‿), eta besteak beste, aztertuko ditu: azpiegitura fisiko eta ingurumenekoa; biztanleriaren, ekonomiaren eta enpleguaren bilakaera; aberastasunaren banaketa; txirotasuna eta gizarte bazterketa.

Honetan oinarrituz, ehun bat lagunen partehartzeaz eta Donostiako Merkataritza Ganberan, bigarren Batzar nagusia burutu zen 2003ko azaroaren 29an. Batzar horretan agirian adierazitako ideiak eta helburuak aurkeztu ziren. Partehartze maila eta esandakoaren arabera proiektuarekiko atxikipena handiak izan ziren.

Batzar horretan Talde Sustatzailea handitu zen, eta honen zeregina Batzar Eratzailea egitera eramango zituzten ekimenak eta zereginak prestatzea izan zen. Ondare honekin, 2004ko maiatzaren 29an Donostiako Merkataritza Ganberako egoitzan Batzar Eragilea egin zen, eta Zuzendaritzako Batzordea hautatu zen. Azken honi egokitu zaio orain lehen gestio plana lantzea eta Gaindegia abiaraztea.

Ardotxi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: