
Komisariako galdeketa luzeak nobela bihurtuta
2006/09/14Jose Ramon Goikoetxea Sorondo Ardotxi, ETAko kidea, Poliziaren eskuetan erori zen 1971n. Salbuespen-egoera zegoen eta komisarian nahi adina egun eduki zezaketen. Galdeketak asko eta oso luzeak izan ziren. Baita torturak ere. Ardotxik estrategia eta jukutria franko diseinatu behar izan zituen itaunketetatik salbo ateratzeko. Batzuetan lortu zuen; bestetzuetan ez. Noizbaiteko batean Basauriko kartzelara eraman zuten. Eta handik dozena bat urtera, gizon horrek erabaki zuen hura dena nobela moduan kontatzea. Emaitza kalean da; atzo aurkeztu zen Mentxakaren aitorpena liburua. (jarraitzen du)
Felix Ibargutxi,
Utzi erantzun bat