
Bihozkada sorta bat / Pruden Gartzia
2006/10/04Liburu hau argitaratu aurretik egilearen alargunak eskuizkribua igorri zidan, aspaldiko lagunak garenez gero nire iritzia jakin nahian. Bidali zidan bertsioak ez zuen hitzaurrerik nahiz eta, gerora jakin nuenez, ordurako idatzita eta prest zegoen. Ondoko lerroetan duzue eskuizkribuaren irakurketak eragin zizkidan hausnarketak, gutun baten moduan nire lagunari (egilearen alargunari) igorriak. Zenbaitetan oso kutsu pertsonala izan dezaketen arren, bere horretan uztea erabaki dut, hala eta guztiz ere baliagarriak direlakoan. Izan ere, hau ez da erreseina arrunt bat, baina ez gaude liburu arrunt baten aurrean: hau ez da ez nobela, ez autobiografia, ez Historiako liburu, hiruetatik zerbait duen arren. Niri zirrara handia eragin zidan liburua da, zuei bezala, apika.
Pruden Gartzia
Volgako Batelariak, 2006-10-03
[Blogariaren oharra: Argazkia Karmele adiskideak egina da, Etenetan, 1. urteurrenean]
Utzi erantzun bat