
Gaur zazpi urte
2012/03/30Urtero, martxoaren amaiera hurbiltzean, badakit zenbait adiskide gogoratuko zaretela Joserraren urteurrenarekin. Horien artean, seguru-segurua, Pello Esnal.
Ondoko mezua bidali zidan martxoaren 28an:
Gaur zazpi urte joan zitzaigun Joxe Ramon.
Gaur zazpi urte gurekin dugula beste era batean.
Hitzek ihes egiten digute, baina biziak ez.
Besarkada handi bat.
Bihotzez.
Nik argixeago adierazteko eskatu, eta hauxe erantzuna:
“Hitzek ihes egiten digute, baina biziak ez”.
Zer esan nahi nuen horrekin?
Bizia dugula sustantiboa, eta hitzak adjektiboak.
Hitzak motz gelditzen zaizkigula bizia zer den adierazteko.
Biziak bizi gaituela; eta ez hitzek.
Eta abar.
Ez dakit asmatu nuen hori esaten.
Bejondeizula, Pello. Besarkada handia zuretzat ere!
Agurtzane
Utzi erantzun bat