h1

10. Urteurrenean

2015/03/28

Ardotxiren ibilbidea,

bere bizitzako une hunkigarri

batzuen irudiak,

berak idatzitako liburuaren pasarteak,

bere lagunen hitzak

eta berari buruzko testuak,

poemak eta bertsoak,

ekarri ditugu liburu honetara.

azala proba 2

Borrokalaria eta militantea ez ezik,

lagun eta lankide ona,

senide eta adiskide maitea

galdu genuenetik

hamar urte igaro eta gero,

orrialde hauek atondu ditugu

berak egindako lanaren

eta berarekin bizi izandako

egunen eta ametsen oroigarri.

 

2005-03-28 / 2015-03-28

2 iruzkin

  1. ataramiñe's avatar

    Badago liburua pdf formatuan deskargatzerik?



Leave a reply to agurtzane Utzi erantzuna