
“Ardotxi”ren gorpua erraustu dute
2005/03/30Gaur goizean erraustu dute Ardotxiren gorpua Polloen. Jende andana bildu da, tardean sindikatuetako buruzagiak. Ikurriñek osatutako bidea egin diote zerraldoari, bertsoak ere abestu dizkiote eta aurresku bat dantzatu eta bere omenezko testu bat irakurri ostean “Eusko Gudariak” abestuz egin diote azken agurra.
LAB eta ELA sindikatuetako hainbat kide, besteak beste, egon da bertan. Datorren ostiralean omenaldia eginen zaio Andoiango Goiko Plazan.
Gara, 2005-03-30 Ardotxi militante konprometitua izan da oso gaztetatik; ETA, LKI, LAB, Batasuna… horietan guztietan eman du bere lan militantea, eta milaka euskal herritarrei gertatu bezala, berak ere kartzela eta erbestea ezagutu behar izan ditu.
Egin egunkarian urte askoan, eta Iraultzen aldizkarian azken hamarkadan egindako lanaren ondorioz, Euskal Herriko langile borrokaren historia idatzian ekarpen handia egin du.
Betiere ekonomia arloa, oro har, eta langileen egoera izan dira bere lanaren ardatza. Lanbidea eta militantzia uztartuz emandako azken urratsa izan zen Gaindegiko (Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behatokia) talde sustatzaileko partaide izatea.
Berarekin lana edo militantzia elkarbanatu dutenek, lagunaren eta militantearen hutsunea ez ezik, Ardotxik arazoak aztertzeko eta eztabaidarako izan duen grinarena ere nabarituko dute. Eta Euskal Herriko langile mugimenduak aurkitzen hain zaila den kronikagile konprometitua galdu du.
Gara, 2005-03-30
Utzi erantzun bat