
Iragana bizirik / Teresa Toda
2006/11/02Urigain izena duen etxea, Andoainen, urriaren 5eko iluntzean. Joxerra Goikoetxea, Ardotxi, ez dago fisikoki bildutakoen artean, baina liburuaren orrialdeetan, lagunen bihotzetan, hizlarien hitzetan bere presentzia gorpuzten da. Baita etxe zahar horren hormetan ere, hortxe bizi baitzuen bere gaztaroa Iraultzeneko zuzendaria izan zenak.
“Mentxakaren aitorpena” bere lan autobiografikoaren argitaratzearekin, mahai ingurua burutu zen Andoainen, idazlea eta garai hartako bere bizipenak aztertzeko. Xabier Mendiguren editorea, eta Ardotxiren militantziako kideak izan ziren Emilio Lopez Adan, “Beltza”, eta Jose Idoiaga, “Petxo”, bildu ziren Elisabete Garmendiaren gidaritzapean.
Zaila zen pertsona bera eta bizi zituen garaiako gertakizunak bereiztea, baina 1969-71ko markoan ipinitako koadro polit eta gertukoa marraztea lortu zen aretoan. Eta Ardotxi beranduago ezagutu zutenentzat, lehio bat ireki zen Ardotxi gaztearengana hurbiltzeko eta berak bizitza osoan erakutsitako izaera eta konpromiso iraultzailea gaztetik zetozela baieztatzeko.
ETAren lehenengo urteak ziren, eta garai hartako kontzeptu idelogiko orokorrak –marxismoa, iraultza, klase sozialak…- frankismoa, Euskal Herria nola garatu, borroka motak, bizi planteamenduak… dena zegoen eztabaidagai, baina eztabaidak ez zuen ekimenak geldiarazten. Bietan bete betean hartu zuen parte Ardotxik. Konpromiso militantera nola iritsi ziren aipatu zen baita ere, nahiz eta gero, urteetan zehar bakoitzak bide ezberdinak hartu.
Bereziki hunkigarria izan zen Ardotxirekin atxilotua izan zen Iñaki Arranbarriren interbentzioa. Hitz xume eta zuzenetan, han zeudenen aurrean liburuko bizipenak gorpuzten lortu zuen.
Bizi garen momentuan, memoriaren berreskuratzeak garrantzia handia du. Etorkizuna eraikitzeko, iragana ezagutu behar da. Gure kidea izan zenaren liburua ekapen aberatsa da bide horretan.
Teresa Toda, Iraultzen 138 zk.
Hementxe, Txolarre Irratiaren kronika
Utzi erantzun bat