
Aitorpenaren ordua Txolarre irratian (Andoaingo mahai-inguruaren kronika)
2006/12/10Urriaren 5ean, Elixabete Garmendiaren gidaritzapean, Emilio Lopez Adan Beltza eta Petxo Idoyaga aritu ziren Ardotxiri buruz eta liburuan agertzen diren beste hainbat konturi buruz hizketan. Besteak beste, honako galderak egin ziren Andoaingo mahai-inguruan:
Ardotxi, ETAren sorreraren lekuko: nola egiten da gazte bat militante?
Militantearen ernetasuna komisaldegian, torturaren aurrean
Zenbateirano da egia edo gezurra liburuan kontatzen dena?
Hementxe duzue, Txolarre Irratiari esker, galdera horien erantzunak entzuteko aukera. Azken galderaren harian, Ardotxiren haurtzaroko lagun Pello Esnalen testigantza entzun ahal izango duzue, baita liburuan agertzen den Iñakirena ere, Ardotxirekin batera 15 egun aldameneko ziegan pasatu zituen lagunaren testigantza ere.
Utzi erantzun bat